Mari Makeda Askabide Elkarteak bultzatutako proiektu berria da. Bere helburua, kalitatezko enplegua lortzeko zailtasunak dituzten emakumeei lanbide aukera eskaintzea da.

Afrikako oihalez egindako arropa lerro esklusiboa eta ezberdina abiarazten ari gara, lekuko diseinatzaileak diseinatutakoa eta erakundeko emakumeek eginda.

Proiektu honek ehungintzatik harantz doa. Gure denda, Gorte kalean 4. Zb-an kokatuta dagoena, ireki ondoren kultur fusio eta bat-egite guneak sortaraziko ditugu leku berean, non beste adierazpen kulturalak erakutsiko ditugu (artistikoak, estetikoak, etab.)

Lana komunitatetik eta komunitatearentzat egitea, proiektu honen helburu nagusietako beste bat da. Zentzu honetan, modaren munduko, merkataritzako edo hezkuntzako hainbat agenteekin egin dugu lan, baita auzoko denda eta pertsonekin ere. fricana.

Ekonomia eta Lurralde Garapena sustatzeko sailetik eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko sailetik izan dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa. Proiektu honetan Bilboko Udal Etxebizitzen laguntza izan dugu ere.

Hasieratan, Xabier Iralagorriren aholkua izan dugu, Bizkaiko Moda Elkarteko zuzendaria, baita Charo Alvarez-ena, Bilboko International Art&Fashion txapelketaren ordezkaria.

Juana Ruiz-en eta Garbiñe Urdampilleta-ren laguntza berezia izan dugu, Jota+Ge markakoak, nortzuk haien diseinuak ekarri ez ezik, bildumaren diseinu estetikoa ere zuzendu dute. Salgai egongo diren jantzi eta osagarri guztiak, Bilboko diseinatzaile eta marka hauek egin dituzte: Mercedes de Miguel, Eduardo Loreto, Valentín Carballo, Daviz Iráuregui, Cynthia Cubillo, Marcos Villafruela, Maite Cobo, Lagrimasdecocodrilo, con S de Su eta MeVa

Halaber, Olga Zuluetaren laguntza izan dugu, BilbaoCentro merkataritza elkartearen zuzendari artistikoa, nork hasieratik gure marka hiriko ehun eta merkataritza agertokian sartzeagatik apustu egin du. Hari esker, Bilboko Gran Via-n ospatuko den Pasarela Urbana Bilbao Centro-n hasiko dugu gure markaren ibilera hainbat jantziren aurkezpenarekin.

BilbaoCentro elkartearekin bat ere, desfilea egingo dugu azaroan. Han, marka eta bildumako produktu guztiak aurkeztuko dira, gure denda abenduan ireki aurretik.

Calle Cortes 4, Bilbao / Tel. 944 59 56 55 / info@marimakeda.com